Euskal Herriko zenbait proposamen interesgarri eta berri ekarri ditugu gaur saiora, hasteko Soilik taldea, bere lehen diskoa atera berri dute (Ilun) eta diskoaren izenak adierazten duen bezala giro ilunak dituzte maite. Segidan Esne Beltza, Xabier Solano trikitilariaren proiektu bero eta berria Made in Euskadi izeneko diskoarekin, eta Samar, Iban Nikolai eta Pascal Gaigne musikarien proiektua, instrumentu primitiboak eta erritmo erakargarriak nahasiz. Honetaz gainera, Mum, Magnetic Fields eta Beck ere entzungai izango dituzue gaurko saioan. Ondo izan.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.
Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla080528.mp3