Urtero moduan, Konpartsen arteko solasaldia egin dugu eta gaurkoan Bizizaleak, Moskotarrak eta Altxaporru konpartsen txanda izan da. Urko, Unai eta Gabri etorri zaizkigu eta haiek eman digute konpartsen berri. Izango duten programazioaz aritu gara, eta haien bokadilo izarrak zeintzuk diren ere azaldu digute.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/aste%20nagusia/240819_konpartsak.mp3 Deskargatu hemen.

Bizizaleak konpartsa ekologistak zendu berri den Miren Basalduari egin dio omenaldia, txosnan haren irudia jartzeaz gain, ostegun arratsaldean txosnan gogora ekarri dute Miren. Hortaz gain ohikoa den bezala Aste Nagusia ekologismoai tokia egin diote, aurte energiaren oligopolioen inguruko apainketa egin dute, gutxi batzuk eta kontrolatzen dute merkatua. Egitaraua errepasatu eta […]

Bilboko konpartsa anarkista da Hontzak. 1978an sortua hasieratik Aste Nagusiaren parte da. Txosnaren dekorazioan kritika izan da nagusi eta aurten ere horrela egin dute. Euskal Oasiaren irudia ekarri dute palmondo eta hondartzan politikari euskaldun ezaguna ikus dezakegu. Azken urteetan konpartsan handitu eta gaztetu dela ere kontatu digute. https://bilbohiria.com/docs2/2023/AsteNagusia/230824_hintzak.mp3 Deskargatu hemen.

Azoka jendetsua izan zen atzokoa, beste urte betez bertatik bertara bizitzeko aukera izan genuen. San Nikolasetik zuzeneko saioa egin genuen elkarlanean Irola irratiarekin batera.  San Tomas eguneko azokak ez du izan urteroko itxura, baina: Plaza Berrian eta Areatzan jarri ohi ziren baserritarrak eta, aurten, Areatzan izango dira guztiak. Enba sindikatuak […]

Hurrengo konpartsakide gonbidatuak Unai Moskotarra eta Igor Txinbotarra ditugu. Hasierako konpartsa beteranoa lehena eta gazteagoa bigarrena. Autonomia eta Egaña kale inguruko konpartsa historikoa dugu Moskotarrak, Txinbotarrak, berriz, Zorrotza auzokoa eta askoz berriagoa. Pasadizo eta anekdota asko ekarri dituzte gogora bien artean. https://bilbohiria.com/docs2/2022/astenagusia/220825_txinbo_moskotarrak.mp3 Deskargatu hemen.

Aste nagusirako 100 bat egun faltako direla ospatzeko Kapela eguna izeneko festa ospatuko du Bilboko Konpartsak. Egun osoko egitaraua prestatu dute bilbotar denek bere kapelarekin gozatzeko. Gaur goizean, Nerea Matutek eta Ioritz Varonak aurkeztu dute ekimen berria. Konpartsen ordezkariek agerraldia egin dute Bilboko Plaza Barrian; bertan gogorarazi dute, urte hasieran […]

Ostegunarekin abiatuko dira Bilboko aratusteak, konpartsetako Ioritz batu zaigu gure sintoniara. Aurreko asteburuko kopla eta torraden lehiaketan izandako giro aparta azpimarratu du. Gaurtik asteartera bitarte antolatutakoaren xehetasunak ekarri dizkigu. Saila izan bada, lortu dute, lan asko egin ostean inauteriak antolatu eta dei egin dute bilbotarrei parte hartzera. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220224_konpartsak.mp3 Deskargatu hemen. […]