Vicent Partalek esanak, Kataluniako independentzia prozesuaz

Aste honetan Katalunia dugu albiste iturri nagusia, gaur Bartzelonan diada mobilizazio erraldoi batekin ospatu behar dutelako, baina baita gurean asteartean, horri lotutako ekitaldia antolatu zuelako Euskal Herriko Assemblea Nacional Catalana erakundeak. Ondoren Vicent Partal eta Martxelo Otamendi solasean entzuteko aukera izan genuen Kafe Antzokian, Katalunian irailaren 27an egingo diren hauteskunde plebiszitarioek irekiko duten jokaleku politiko berria aztertu zuten jendaurrean.

Vicent Partal Vilaweb hedabide digitalaren zuzendaria dugu, kazetari moduan bederatzi independentzia prozesu jarraitu ditu eta, urte hasieran, Desclassificat. 9-N. Història Secreta D’una Votació Revolucionària liburua aurkeztu zuen, iazko azaroaren 9ko erreferendumaren inguruan sekretupean gordetako kontu ugari bildu zituena. Eskarmentu hori kontutan hartuta, egun Katalunia bizitzen ari den prozesuaren inguruko hausnarketa interesgarri ugari plazaratu zizkigun astearteko solasaldian.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"De mica en mica s’omple la pica" Bilboko katalanek egindako saio berria Bilbo Hiria irratian

ol. Ira 11 , 2015
Lehengo aldiz euskara hutsezkoa ez den irrati saioa agertuko da Bilbo Hiria irratiaren programazioan, eta gaurko Diada egun esanguratsu hau profitatu nahi izan dugu berau iragartzeko. Bere egileek diotenez “argi eta katalanez” mintzo den irrati saioa izango dugu De mica en mica s’omple la pica Bilbo Hiria irratian. Saio honen […]

Honekin lotuak