Berdinki zirku garaikide elkarteak estreinatu berri  du Mikra deituriko ikuskizuna. Asteazkenean Bilbon izango dira, errekalde plazan 19:30etan Zirkualde jaialdiaren barruan. Urriaren 2an, berriz, Leioako Aldapa auditorioan izango dira, 21:00etatik aurrera. Abiapuntutzat generoaren eta rolaren arteko harremana hartu eta norbanako gisa ditugun jarrerak deseraiki dituzte ikustera emateko nola diren kultura zamaren […]

1

Bilbo Hiria irratia orain dela 22 urte sortu zen. Zenbat Gara elkarteak sortu zuen 1997an, Kafe Antzokia sortu eta bi urte geroago. Kafe Antzokia beharrezkoa zen euskaldunen artean zuzeneko harremanak bideratzeko. Eta Bilbo Hiria irratia beharrezkoa zen inguruko euskaldunek musika, albisteak eta bestelako informazioak beren hizkuntzan jasotzeko. Izan ere, orain […]

Hemen duzue gaur Korrikaren Bilboko ibilbidea jarraitzeko zuzenean, Bizkaia Irratiarekin eta Uriolarekin egin dugun irrati saio berezia osorik entzungai. Eguerdian sartu da lasterketa Bizkaiko hiriburura, eta arratsaldera arte ariko da, auzoz auzo. Euripean egin ditu ia kilometro guztiak baina jendetza batu da. Bizkaia Irratiarekin eta Uriolarekin elkarlanean kilometroz kilometro eta […]

Aste Nagusi honetan programazio berezia egingo du Bilbo Hiria irratiak egunero zuzenean jaien berri jai-eremutik bertatik ematen. Abuztuak 18an Arriaga Antzokitik zuzeneko saioa eskainiko dugu, jaien hasiera eta pregoia zuzenean entzuteko aukera izango da Bilbo Hiria irratiko sintonian. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera Konpartsakideak, jaia giroa eta jaiaren hasieraren berri emango dugu […]

Jai eremutik bertatik Aste Nagusiaren berri emango duen bi orduko magazina egingo dugu Bilbo Hiria irratia, 97 irratia eta Uriola euskal hedabideen artean, igandetik larunbatera. Egunero zuzenean igorriko dugu emankizuna, 12:00etatik 14:00etara, Bilbo Hiriaren (FM 96.0) zein 97 irratiaren (FM 97.0) sintonietan eta Internet bidezko zuzeneko jarioan. Geroago, bertan egindako […]

Aste honetan Uriolaren txanda izan dugu Euskadi Irratiko Mezularia saioan eta bertan, hurrenez hurren, Kili-Kiliren eta Santutxuko gau-eskolaren 50. urteurrenak izan ditugu hizpide. Urteurren horien inguruan mintzatzeko Igone Etxebarria eta Joserra Etxebarria izan ditugu gonbidatu. Kili Kili euskara pozgarri erakusketa zabaldu zen ostiralean Bilboko Euskal Museoan, eta erakusketa atontzen ibili […]

Aurtengo Aste Nagusian Bilboko Konpartsek bandera urdinarekin saritu nahi izan dute hedabideok, bereziki euskal hedabideok egindako jarraipena. Bandera urdinak Aste Nagusiaren alde egindako ekarpen edo jarrera positiboa saritzeko sortutako aipamena da, bandera marroiak, aldiz, jaiak hondatu edo Aste Nagusia hondatu edo kaltetzeko lanean nabarmendu direnak aipatzeko sortu zen. Aurten, erasotzaileentzat […]