Uribarri konpartsa ere izan zen gurean, Janire gerturatu zitzaigun eta berak eman zizkigun mozorroaren xehetasun gehiago. HEVA Aceros Echevarriako langilez mozorrotu dira aurten, auzoan berebiziko garrantzia izan duen enpresako langileen omenez.
Aintzinean zirgariek karga eramaten zuten, eta aurten Algara konpartsak euskaldunok daramatzagun zamak irudikatu ditu. Algara konpartsako Ane eta Jon izan ziren gurean, eta haiek azaldu zizkiguten mozorroaren nondik norakoak. Koplilletan Pantailak Euskaraz taldearen aldarriarekin egin zuten bat, eta hori ere izan genuen mintzagai. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250301_ane_jon_rente.mp3 Deskargatu hemen.