Udako geldialdia pasa ondoren, udaberrian okupatutako gaztetxe horrek lanari ekin dio irailean. Antolaketaz ari dira azken asteotan, eta dagoeneko programazioa definitu dute: larunbat honetan Rafa Rueda eta Zea Mays izango dira. Eta kontzertuekin batera hainbat tailer, ekitaldi, etab. Are gehiago, aste honetan Udalarekin bildu dira eta Gaztetxe horren Aitor eta Beñaten ustez aldaketa gertatu da Gaztetxearekiko jarreran.
Mungiako Errota Gaztetxea berriz martxan

