Gaur aurkeztu du Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolak Ibialdiko egitaraua. Lau gune izango ditu eta bertan egingo dira kontzertuak, ikuskizunak eta tailerrak. Berrikuntza moduan, aurten datafono bidez ordaintzeko aukera izango dute bertaratzen direnak.   https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230510_ibilaldia.mp3   Deskargatu hemen.

Bihar hasiko da Ondarroan Marabilli festibalaren hirugarren edizioa. Aitzol Aramaio zenaren omenez sortutako ekimen honek aurten hiru egunez era guztietako sorkuntza adierazpideak aurkituko ditugu topaketa honen egitarau zabalean. Festibala “zerbait bizia da” Kirmen Uriberen esanetan, bertan 16 urtetik 80 urtera arteko gazte, heldu eta zaharrek esku hartuko dutelako. Albertok eta […]

Radixu Irratiak antolatuta, goizetik egitarau mardula eta anitza prestatu dute: martxak, bertsolariak, kontzertuak, erromeriak…, Kamiseta azoka ahaztu gabe: aurten, 21 saltoki izango dira. Zapato Azule “eguneko jaia” dela esan digu Txomin Aramaiok, nahiz eta beste eragile batzuek bultzatuta, jaiak gauean ere jarraituko duen. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150624txominzapatoazule.mp3  Deskargatu hemen