HIZPIDEA: Nafarroako Memoria historikoaren legea betearazteko ereinozduna ken daitekeen aztertzen ari dira

Nafarroako kronika egin digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak. Egun hauetan ereinozduna ken daitekeen aztertzen ari dira teknikariak, memoria historikoaren legea betearazteko. Ereinozduna 1937an Francisco Franco diktadoreak Nafarroari eman zion San Fernandoko gurutzea da; 36ko gerrara joandako boluntario nafarrek kolpe militarrari emandako babesagatik eta gerran egindakoengatik eman zuen. Aste honetan aldamioak jarri dituzte ikurra nola kendu dezaketen aztertzeko. Helburua da ereinozduna kentzea, eta, posible izango balitz, teknikariek adierazi dute bi edo hiru asteko epea beharko lukeela horretarako. Beste gai batzuk ere aipatu dizkigu esaterako gaur bertan Euskaltzaindiak lehenengoz bilkura egin du Nafarroako parlamentuan, hileko ohiko bilera bertan egin eta ondore harrera egin dute parlamentuan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Itsas garraioa eta Kalamu elkarteen egoera ARGIAn (Argia 2523. zenbakia)

ol. Ira 30 , 2016
Argia astekariak dakartzan gaiak errepasatu ditugu Lander Arbelaitz Kazetariarekin. Itsasoko garraiora begira jarri gara. Zenbaki berrian Koreako Hajin itsas garraio enpresak bizi duen porrotaren inguruko erreportajea landu dute. Kiebra jota hainbat ontzi itsasoan geratu dira. Bestetik Kalamu elkarteen inguruko erreportajea ere egin dute. Urretxuko ACEE-AU elkartean izan dira euren lekukotza […]

Honekin lotuak