Gaur, disko askorekin etorri zaigu Pedro Elias Igartua. Lehen orduan, Eskean Kristo, Lou Topet, James Taylos, Tom Petty, eta Los Xeyren kantak entzun ditugu. Bigarrenean, aldiz, Wilco, Richard Thompson, Pop Staples, Allen Toussaint, eta The Zombiesen kantak jarri dizkigu.
Euskal garagardo baten ingurukoak dakartzagu jarraian: BOGA garagardo naturala kooperatiba batean egiten dute, Mungian dago kokatuta ekoizpen gunea, eta ingurugiroa eta osasuna zaintzen duen produktua egiten saiatzen dira, Urtzi Ugalde ekoizleak kontatu digunez. Iaztik dabiltza “Pilsen” motako garagardo hori egiten eta Bizkaiko eta Bilboko zenbait tabernetan komertzializatzen. Urtzik esan digunez, […]