Pasa den igandean hauteskundeak egin ziren Argentinan, presidente berria aukeratzeko. Azkenean, inork ez du gehiengoa atera, eta bi izen pasako dira azaroaren erdialdean egingo den bigarren itzulira: Daniel Scioli ofizialista, eta Mauricio Macri eskuindarra. Egoera ikusita, Fakun Aznarezek Macri izango dela hurrengo presidentea esan digu.
Zabalgarbik, Bilboko errauskailuak, 10 urte bete ditu, eta pasa den astean EAEko zein Bizkaiko hainbat kargu izan ziren Arraiz mendian. Gorka Buenok, Ekologistak Martxan taldeko kolaboratzaileak, zaborrak kudeatzeko 10 urte galdu direla pentsatzen du. Berak egindako txostenean, Zabalagarbiren inguruko hainbat datu agertzen dira, Zabalgarbi Europako Batasunak 2020rako eskatzen dituen birziklapen […]