BIDE GORRITIK: EHZ festibala

Benetan festibal bitxia pasa den asteburuan Heletan egin dutena: herrikoia, eklektikoa eta logorik gabekoa, are gehiago ehunka laguntzaileri esker ateratzen dena.  Antolatzaileen ustez aurten ia 20.000 lagun bildu dira Nafarroa Behereko herri txiki horretan eta pozik daude. Eguraldia lagun, musika eta askoz gehiago izan da Euskal Herria Zuzenean Festibalean: kale animazioa, dantza, antzerkia, hitzaldiak, herri-bazkaria… Patxi Gaztelumendi Bilbo Hiria Irratiko kolaboratzailearen ustez, datorren urtean beste edizio bat izango da Heletan, eta indartuta.

DESKARGATU HEMEN !!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: "Haur-literaturako eragina haur hezkuntzan"

az. Uzt 6 , 2011
Baionako UEUko Udako Ikastaroetan ematen ari den ikastaro batez ari gara. Irudien gizartean bizi gara baina askotan ez dugu nahi duguna ikusten, baizik eta besteek ikustea nahi dutena. Hortik abiatuta ikastaroaren helburuak, nondik-norakoak, metodologia eta gehiago kontatu digu Miriam Peña Arte Ederretan lizentziatua eta doktoregaiak. Honen inguruko informazio gehiago ueu.org […]

Honekin lotuak