Azken egunotan izan denari errepasoa egin ondoren, gaurkoekin hasi da Mikel Urbeltz: “Euskal Harriaren ABDak” filma eta Nikki Hilllen kontzertua. Bihar The Sheepdogs izango dira, eta ostiralean zein larunbatean Bilboloop eta Stereorocks. Astea bukatzeko, igandean, The Zombies izango dira Kafe Antzokian, eta datorren astean, besteak beste, Eñaut Elorrieta, Lagun artean Kantari, Sorkun edo Belako.
Beste egun batez bildu dira POTTOko lagunak bertso-mundua arakatu nahian. Saio honetan, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak urriaren bukaera aldera Ermuan eta Auritzen jokatutako bertso-jaialdietako ale hautatuak ekarri dituzte Bilbo Hiria Irratiaren uhinetara. Halaber, notiziak eta agenda-proposamena ere ekarri dizkigute, Bizkaiaren luze-zabalean bertsoak presente eta bizirik dirauen seinale. Gozatu, eta […]