POTTO: Ermuan eta Auritzen jokatutako bertso-jaialdietako ale hautatuak

Beste egun batez bildu dira POTTOko lagunak bertso-mundua arakatu nahian. Saio honetan, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak urriaren bukaera aldera Ermuan eta Auritzen jokatutako bertso-jaialdietako ale hautatuak ekarri dituzte Bilbo Hiria Irratiaren uhinetara. Halaber, notiziak eta agenda-proposamena ere ekarri dizkigute, Bizkaiaren luze-zabalean bertsoak presente eta bizirik dirauen seinale. Gozatu, eta biba bertsoa

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Ostegun eta ostiralean Analisi Politiko Kritikoaren III. kongresua Sarrikon

az. Aza 18 , 2015
Datozen ostegun eta ostiralean, hilak 19 eta 20, EHU Parte Hartuz taldeak antolatuta, Analisi Politiko Kritikoaren III. nazioarteko kongresua egingo dute Bilboko Sarrikoko fakultatean. “POLITIKAREN ITZULERA? +DEMOKRAZIA +POWER +  SOBERANÍA” galderaren bidez, azken urteotan mundu akademikotik zein mugimendu sozial anitzen ekinbidetik politika egiteko moduaren inguruan sortu diren hausnarketa berriak aurkeztu […]

Honekin lotuak