Berbaz: Ane, umetxuekaz eta arretaz

Asian Dub Foundation aspaldi gurean ibili barik, Kafe Antzokian izan ditugu berriki. Hantxe Ane, bizi-bizi, gure moduan, musika ederrak dantzara eramanda, eta bertan lotu dogu hitzordua. Lagun bat, mundu bat. Gaur elkar ezagutzeko parada izan dugu, eta Aneren muinean sartuta dagoen gaia izan dugu mintzagai: arreta.
Arreta, etengabeko ariketa, zertan ari garen, non garen, zer dabilen inguruan, arretaz ibili. Itzelezko potentziala dugu hor, eta sarri arreta galduta ibiltzeagatik datorkigu lausotasuna, nahasmendua, iparra galduta ibiltzea. Kanpokoari behar duen arreta ematetik etorri daiteke, barrurakoan hustu eta kontzientzian bat egitea.
Ume-umetan badakigu, jakin, baina umeei jardun arautuan ibilteko gero eta exijentzia handiagoak kamustu egiten du haien etengabeko arreta (doinuan, usainean, ukimenean, jolasean,…).
Umeentzako tailerretan arreta zorrozteko ariketak egiten dituzte Anek eta. Ogibidez eskola-jantokian dabil, baina, eta horkoa beste mundutxo bat da.
Biziki eskertuta Ibon eta Anegazko solasaldi ederragaz, eta gonbidatuak proposatutako kanta puska biak entzunda. Berbaz: itaunak, erantzunak eta hurrengo baterako itaun gehiago… gonbidatuko dogu gehiagotan, bai, argi dago.
Kantak:
One Sunday Morning (Wilco)
Waiting for an angel (Ben Harper)

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ARTAYORRAN #233: Sorkun etorri zaigu irratira.

og. Aza 19 , 2015
Sorkun etorri zaigu irratira bertara bere ziklomorphosiaz berba egiteko; orain arte egindakotik urrun, poroposamen berri batekin dator Aritz Luzuriaga, Juanma Urriza, Mikel Romero eta Fredi Pelaez atzean dituela: Ziklomorphosia (Srgntx koop., 2015).  Dantza ta egurre! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/artoyorran/151119artayorran.mp3 Deskargatu hemen

Honekin lotuak