HIZPIDEA: 2016ko Aurrekontuak ari dira prestatzen Nafarroan

Nafarroako gobernu berria datorren urteko aurrekontuak ari da prestatzen, gobernuan dauden lau alderdien akordioaren baitan. Kontuan eduki behar da UPNren gobernuak azken hiru urteetan 2012ko aurrekontuak luzatu dituela eta, horregatik, eguneratu beharraren eta gobernu aldaketaren ondorioz, aldaketa nabariak espero dira bertan. Berri horrekin hasi da gaur Euskalerria irratiko Mikel Bujanda Nafarroako bere kronika egiten. Gero, Mikel Zabalzaren heriotzaren 30. urteurrena asteburu honetan Garraldan gogoratuko dutela komentatu du. Bukatzeko, agendan, Nafarroako egutegi bitxia eta bi libururen aurkezpenak aipatu ditu Bujandak.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ASTEBURUAN, ZEINGOU? Arditurriko txondorra bisitatu

ol. Aza 20 , 2015
Asteburu honetan Aiako Harrietan ARDITURRIKO TXONDORRA bisitatuko dugu. Ibilbidea egitera Erribera aldera joko dugu, Kaskante, Ablitas eta Tulebras herrietara hain zuzen. Errezeta ” hegaluzea”, Diskoa (Sorkun) eta Liburua (Pruden Gartziaren “Nafarroako auziaz”.) Eta betiko moduan asteburuko agenda mardula. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zeringouasteburuan/151121zeingou.mp3 Deskargatu hemen

Honekin lotuak