Lorentxa Gimon angeluarrak 13 urte daramatza kartzelan eta eri dago: gaur aztertuko dute bere kasua, abokatuek behin behineko askatasuna eskatu dutelako. Pantxoa Hirigarai berri horrekin hasi da gaur, gero beste batzuk komentatzeko: Batera elkartearen karabana, Baigorrira 7 etorkin heldu direla, eta urrearen ustiatzea Lapurdin.
Pasa den igandean presidentea aukeratzeko hautsekundeen bigarren itzulia izan zen Argentinan, eta eskubiko hautagai Mauricio Macrik irabazi zituen: bera izango da, abenduaren 10etatik aurrera, hurrengo presidentea. Eta horrekin batera aldaketak: Fakun Aznarezen ustez aldaketak izango dira laster kanpo harremanetan, geoestrategian, giza-eskubideetan eta ekonomian. Bi Argentina eraiki nahi ditu Macrik: bata […]