Abenduaren jai-zubi horretaz probetxatuz, Durangoko azokak bere ateak irekiko ditu 50.ez. Aurten bost egun izango ditugu azokatik pasatzeko, lagunak agurtzeko, etab. Dakigunez, Durangokoa disko eta liburuak baino gehiago da, eta 250 ekitaldi dituzte prestatuta, azokan bertan eta kanpoan martxan egongo diren bederatzi gunetan. Gaurkoan, Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidenteak hori eta gehiago kontatu digu.
HIZPIDEA: Abenduaren 4tik 8ra, 50. Durangoko azoka

