Jaten dugunaren %95a ez da Euskal Herrian ekoizten, kanpoan baizik. Datu horretatik abiatuta, Olatu.koopeko Nagore Vegak, kontatu digu, Oarsoaldean eta hausnarketatik harago, urrats praktikoak ematen hasi direla Elikadura burujabetza klabean: bihar, hitzaldia egingo dute Errenterian, jendea konbentzitzeko posible dela hemengo produktu osasuntsu ekoiztea eta jatea. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151209hizpideanagorevega.mp3 Deskargatu hemen
jasangarritasuna
Mugikortasunaren Aste Europarra hilaren 16tik 22ra egingo dute Bilbon. Iñaki Barcenaren ustez, berriz, oso gutxi da Bilboko Udalak arlo honetan egiten duena, nahiz eta Bilboko datuak (autoaren erabilerari dagozkionak) hain txarrak ez izan. Arazo nagusia Bilboaldean dugu, egunero errepideak beteta baititugu horrek dakarren guztiarekin: kutsadura, zarata, erregai fosilen zarrastelkeria… Bukatzeko, […]
Datorren asteko astelehen eta asteartean izango da, EHUko Bizkaia aretoan. Bertan, gaur egungo egoera aztertu nahi dute, hemengoa zein kanpoko zenbait esperientzia ere. Iñaki Barcenaren ustez “eredua aldatu behar da” edo “aldatu behar dugu” jasangarritasuna lortzeko, eta horretarako demokrazia aplikatu behar da, demokrazia hizki handiz, jakina. Deskargatu hemen