199eko abenduaren 15ean hasi zen amets bat martxan jartzen, eta egun, hogei urte geroago, urteurren borobila ospatuko dugu. Mikel Urbeltzek helburuez, momentu bereziez eta gaurko ekitaldiez hitz egiteaz gain, balantzea egin du, besteak beste, Zenbat Gararen “familia” asko hazi dela hogei urte hauetan esanez.
Gaurkoan bestelako musika entzuteko aukera izan dugu, Alberto Urretxo tronboi-jotzileak bere lehenego diskoa aurkeztu digu, Soinuaren bidaia deiturikoa, disko autobiografikoa da, bere ibilbide musikala laburbiltze duen lana. ‘Guztiok ditugu bi bizitza, eta bigarrena, bakarra daukagula konturatzerakoan hasten da’ horrela esan digu Albertok. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/piperpolis/151215piperpolis.mp3 Deskargatu hemen