Gaurkoan bestelako musika entzuteko aukera izan dugu, Alberto Urretxo tronboi-jotzileak bere lehenego diskoa aurkeztu digu, Soinuaren bidaia deiturikoa, disko autobiografikoa da, bere ibilbide musikala laburbiltze duen lana. ‘Guztiok ditugu bi bizitza, eta bigarrena, bakarra daukagula konturatzerakoan hasten da’ horrela esan digu Albertok.
Gaur Agus Perez antzerki kritikaria izan da gurekin, eta berak izan direnak eta izango direnak komentatu ditu. Izan direnen artean Durangon ikusitako “Eskutitzak” nabarmendu du. Etorriko direnen artean, aldiz, Daniel Abreu dantzaria, “Moby Dick” eta “Amour” (umeentzat) eta “Adarretatik zintzilik” azpimarratu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151216solasagusperez.mp3 Deskargatu hemen