BIDEOA: Truke azoka gaur eta bihar Gabriel Aresti euskaltegian

Gaur eta bihar truke azoka egingo dute Gabriel Aresti euskaltegian. Bi urtean behin egiten den azoka honetan gabonetako kontsumismoari aurre egin eta norberak jada erabiltzen ez dituen baina egoera onean dauden gauzak (liburuak, CDak, jantziak, jostailuak, elektrotresnak, irakasleak…) edota eskaini ditzakeen zerbitzuak (jatekoa eta edatekoa, masajeak, ilea moztea, musika tresnaren bat jotzea, eskua irakurtzea, argazkiak egitea…) trukatu ahal izango ditu zentimo bat ere gastatu gabe. Atzo izan zen tasazio eguna, eta iratxoek jendeak ekarritakoak Txakurtxikitan balioztatu zituzten. Gaur arratsaldez eta bihar goizez aurkituko dugu Truke azoka hau euskaltegian (Done Bikendi 2, 4. solairua).

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ASTE HONETAN, ZER? (Hamaika telebista)

og. Abe 17 , 2015
Gaur Hamaika telebistako Ane Zabala erredaktorearen txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. Anek, gaur eta datozen egunotan zer ikusi ahal dugun Hamaikan azaldu digu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151217solasasteanezabala.mp3 Deskargatu hemen

Honekin lotuak