“Qissat, Palestinako emakumeen ipuinak” liburua aurkeztu du Erroak

Erroa argitaletxeak Herrien mintzoa bildumaren barruko liburu berria aurkeztu du Durangoko Azokan: Qissat, Palestinako emakumeen ipuinak. Ahotsenean egindako aurkezpenean, Xabier Monasterio editoreak azaldu duenez, hamasei emakumezko idazle palestinarrek idatzitako beste hainbeste ipuin biltzen dira Qissat-en. “Horietatik 7tan esan dezakegu herri horrek bizi duen gatazka oso agerian islatzen dela, baina beste 9 ipuinetan bestelako kontuak ageri dira: neskak haztearen gorabeherak, maitasunaren plazer eta minak eta beste hainbat gai unibertsal, beti emakumezko begirada argien ikuspuntutik”, zehaztu du liburua euskarara ekarri duen Monasteriok.

Liburua osatzen duten hamasei kontakizunen jatorrizko bilduma Joe Glanville kazetariak egin zuen. Emakume hau English PENeko kidea eta Index on Censorship-eko editorea da. Glanville BBCko editorea izan zen hainbat urtez eta Palestinari buruzko dokumental eta artikulu ugari idatzitakoa da.

Liburuaren hitzaurre mamitsu eta argigarria, berriz, Ane Irazabal kazetariak idatzi du. Berak oso ondo ezagutzen du Palestina eta bertako emakumeen egoera, eta haien “borroka isila” nabarmendu du hitzaurrean. Berak ezin izan zuen aurkezpenera etorri, baina Italiatik bideo labur hau igorri zigun, liburua gomendatuz.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Szenatokia gunean barrena Euskal Herriko antzerkizaleen eskutik

lr. Abe 3 , 2016
Antzerkigintzaren gunea da Szenatokia, antzerki maratoia, mahai inguruak, tailerrak, emanaldi luzeak. Itziar Elias Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko (EHAZE) kidea dugu, elkarteak bi liburu argitaratu berri ditu. Batetik, Karlos del Olmo antzerkilari eta ikertzaileak paratutako Arestiren nazioa, antzerkia lanarekin, gogoeta ildoari ematen zaio hasiera. Ildo honen barruan euskal antzerkiarentzat interesgarri diren […]

Honekin lotuak