“Bide Berriak”, elikadura burujabetzaren aldeko dokumentala osorik ikusgai

Aste honetan Bide berriak lehiaketa aipatu dugu, Bizilurrek eta EHNE-Bizkaiak antolatutako bideo lehiaketa horretan elikadura burujabetza sustatzea dute helburu eta, horretarako, izen bereko dokumentala egin dute. Sarean dago ikusgai Bide berriak filma eta hona ekarri dugu osorik, bere banaketa libreko lizentziari esker. Dokumental honek Zinema Ikusezina jaialdian garapen iraunkorraren ataleko sari nagusia jaso zuen iragan astean, eta asteburu honetan banatu du GARA egunkariak DVD formatuan, Gure lurra, gure etorkizuna liburuarekin batera.

Dokumentalak baserri-aldeko eta hirietako biztanleak sentsibilizatzea ditu helburu, neoliberalismoaren kontra dauden mugimendu nekazarien eta herrien elikadura burujabetzaren aldeko borroken inguruan. Mugimendu sozialen eta nekazarien arteko aliantzak sendotzen ari dira, lekuko alternatiben eraikitzearen bitartez komunitateen garapena ahalbideratzen dutenak.

Badakizu zer jaten dugun? Nondik datorren? Nola ekoizten den? Nork ekoizten duen? Badakigu elikagai osasungarriak, kulturalki egokiak eta modu jasangarrien bidez ekoitzitakoak izatea herri guztien eskubidea dela? Elikadura ekoiztu eta kontsumitu baino gehiago da, antolakuntza eta harreman desberdinak eta justuagoak eraikitzea da, non pertsonen duintasuna eta elkartasuna modu berrian proposatzen diren.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Udal aktak euskaraz bidaltzea legezkoa da

al. Aza 2 , 2015
Eguneko izenburuak irakurri ondoren, sakontzea dugu ohitura eta horixe egin du Irati Sarasuak: gaur, EAEko Auzitegi Nagusiaren epai bat izan du hizpide. Horren arabera, Udal aktak euskaraz bidaltzea legezkoa da, euskara hizkuntza ofiziala delako EAEn. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151102hizpideairatisarasua.mp3 Deskargatu hemen

Honekin lotuak