PIPERPOLIS: Bueltan!!!

KerobiaBueltan dator Piperpolis irratsaioa Bilbo Hiria Irratira. Datorren astelehenean urriak 30 arratsaldeko zazpietan hasiko da aurtengo ibilbidea.

Txalok euskaraz estreinatu berri du Yasmina Rezaren Art lana, ikuskizunak giza harremanak jartzen ditu agerian, margolan batek lardaskatzen du 3 lagunen adiskidetasuna. Taula gainean Ramon Agirre, Joseba Apaolaza eta Asier Hormaza aktoreak. Piperpolisen Asier Hormazarekin berba egiten antzezlana ezagutuko dugu.

Donostiako zinemaldian estreinatu ostean beste hiriburuetan ikusgai da Nomadak Tx dokumentala. Munduko bost herritara, India, Laponia, Maroko, Sahara eta Mongoliara txalaparta hartuta egindako bidai kronika da Nomada tx. Filmean txalaparta topagune bihurtzen da; batetik, pertsona ezberdinen artean eta, bestetik, kulturen artean. Musikak leku berezia du dokumentalean. Ahotsa galdu nahi ez duten pertsonak eta herri nomadak dira protagonista ere. Gurekin Igor Otxoa eta Harkaitz Martinez de San Vicente Oreka tx musikariak izango dira, dokumentalaren gorabeherak kontatzeko.

Kerobia nafar taldeak bere bigarren lana aurkeztu berri du Gor diskoetxearekin eskutik. Rose Escargot izena dauka disko berria, beraiekin batera kantu berriak ezagutuko ditugu.

Irrati nobela bueltan etorriko da ere. John Trollope galduta utzi genuen aurreko denboraldian eta oraingoan bidea aurkitzekotan, norabidea sorpresa da beti.

PipeRpoliS

artea eta kultura piperraz biltzen dituen irrati hiria. Deskargatu saioa HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IRRATIA.COM: 63. saioa: Brad Will omenduz eta Xiberoko Botza entzunez

ar. Urr 31 , 2006
    Saioa entzuteko: HEMEN. Brad Will Indymediako aktibista omenduz saio berezia egin dugu irratia.com emankizunean. Oaxacako egoeraren berri eman, eta Bilbon bertan Guggenheim museoaren aurrean egin den kontzentrazioarekin bat egin dugu, zuzenean. Mexiko, Indymedia, Oaxaca izan ditugu hizpide zelan ez. Ostean, eta albisteen aurretik Xiberoko Botza irratiarekin ere izan gara, […]

Honekin lotuak