Kepa Altonagaren Darwin geurean liburuaren lehen atalak Charles Darwin, Galapago uharteak eta euskaldun bat lotzen ditu nolabait. Aspaldiko euskaldun hori Leon Uthurburu dugu, Darwinek bezala, Galapago uharteekin zerikusi handia izan zuena, Barkoxeko semea artxipelago horretako uharte txiki baten jabe izatera iritsi baitzen. Herriko semeak deritzan pastoralean haren bizitzaz agertzen diren Ene bizi ürratsak izeneko bertsoen bidez, Kepa Altonagak zientzialariaren eta merkatari euskaldunaren artean dagoen zeharkako lotura aipatu du saio honetan. (A. Daveyren argazkian Floreana irla ageri da).
Deskargatu hemen.