Katxiporretak Zerua lapurtu dute! haurrei eta familiei zuzenduriko ipuin eta diska ilustratua argitaratu ditu Aranzadi Zientzia elkartearekin elkarlanean eta hainbat partaiderekin batera. Izan ere, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak protagonista direla, Leire Bilbaok idatzi du ipuina, Karmele Gorroñok (Irrimarra) ilustratu du, eta Xabier Zabala musikariak abestiak sortu eta moldatu ditu […]
astronomia
Zientzialari saiora gaur ekarri dugun gonbidatua Joanes Lizarraga da. Kosmologoa da, eta zulo beltzen inguruan mintzatuko zaigu. Zulo beltzak, espazioan eta denboran kokatuak dauden gune erraldoiak omen dira, beren baitan grabitate indar ikaragarri handia biltzen dutenak; hain grabitate indar handia, ezen ez baitiote haien inguruan dagoen ezeri handik alde egiten […]
Merkurio eta Lurraren artean kokaturik dagoela, Artizarra gurearen planeta haurridea dela esan izan dute zientzialariek, zenbait ezaugarritan antzekotasun nabariak dituztelako, nahiz eta beste askotan zeharo ezberdinak diren. Adibidez, berotegi efektu handi eta luze baten ondorioz, bertako atmosfera jasanezina bilakatu da, benetako infernua, nolabait esan. Gaurko irratsaioan, Artizarra hobeto ezagutze aldera, […]
Naiara Barrado Izagirre etorri zaigu gaur bisitan zientzialari eta zientziazaleen txoko eder honetara, eta haren eskutik astronomia eta astrofisika bereizten ikasiko dugu. Gero, astronomiaren sorrera eta bilakaera nola gertatu ziren gogoraraziko digu berak; horren ondoren, teleskopio mota garrantzitsuenak ezagutuko ditugu, eta, azkenik, astronomiaren egungo adarrak eta beraien ezaugarriak azalduko dizkigu […]
