HIZPIDEA: Etxe Zurirako bide luzea

Gaurkoan Bilbo Hiria irratian lankide dugun Jabi Zabalarekin mintzatu gara Amerikako Estatu Batuetako hauteskundeei buruz. Lehen-lehenik, bertan hautagaiak aukeratzeko orduan erabiltzen diren sistemak azaldu dizkigu Jabik: caucusak eta primarioak; horren ostean, 3. Astearte Handia deiturikoan estatuz estatu izan diren emaitzak hartu ditu aipagai, errepublikanoen aldean Donald Trump nagusitu dela eta kubatar jatorriko den Rubio hautagaiak porrot egin duela esateko. Demokraten aldean, oraingo emaitzak ikusirik, badirudi Hillary Clinton aurrea hartzen ari zaiola Sanders sozialistari. Azken minutuetan Donald Trump hautagai populistaren adierazpenak direla kausa, han-hemen sortu diren iskanbilez eta ezinegonez jardun du gure lankideak.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Bilboko Kafe Antzokian izandako bertso-bazkaria

az. Mar 16 , 2016
Gaurko POTTO saioan, martxoaren 12an, eta zapatuarekin batera, Bilboko Kafe Antzokian izandako bertso-bazkaria izan dugu hizpide nagusi. Bertan izan ziren kantuan Andoni Egaña eta Igor Elortza bertsolari-munstroak; saio elegantea osatu zuten 60 lagunen aurrean eta Joxemiel Larrabeitiren aginduetara. Zelan ez, aurreko saioetan lez, agenda-proposamena ERE izan da, bertso-jana dagoen seinale. […]

Honekin lotuak