ZIENTZIALARI: Izoztetik babesteko teknikak

Miren Bego Urrutiaren bisita dugu gaurko Zientzialari irratsaioan. Jakina denez, Animalien aferak deritzan liburuaren egilea da bera, Juan Ignacio Pérez Iglesiasekin batera. Gaurko emanaldian hotzaren kapituluaren orrialdeak zabaldu ditugu Miren Begoren eskutik animaliek izoztetik babesteko dituzten teknikak ezagutzeko. Lehenbizi, arrainak hartuko ditu ahotan; horren ostean, baso igelaren berpizte harrigarria azalduko digu, eta azkenean kamaleoiaren eta balearen kasu bereziak jorratuko ditu. (Argazkia: Heather Sunderland).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Artedrama euskal laborategia Aulestiko topaketak eta Anodino teatroa

az. Mar 23 , 2016
Anatoli Vassiliev-ek idatzi du aurtego antzerkiaren nazioarteko mezua. Honako galderarekin hasi du mezua; Antzerkia behar du? Galdera horri erantzuten zaiatu gara. Gaurko saioan oholtzara igo gara. Paskua astean, Aulestin ADEL topaketen hamaikagarren edizioa ospatuko da. Arte eszenikoetan euskaraz aritzen direnentzat topagunea. Ikastaroez gain eskaitza zabala izango da. Artedramako Ander Lipusek […]

Honekin lotuak