Kimika zientifikoaren hastapenak nolakoak izan ziren jakitearren, Jon Mattin Matxain kimikari kuantikoarengana jo dugu. Kimikaren definizioa emango digu lehendabizi, geroxeago kimika arloan denboraren poderioz sortu diren diziplina berrien sailkapena egingo digu, eta handik aurrera kimikaren historia azalduko digu, Lavoisierren lehen urratsetatik hasi eta kimika kuantikoraino. (Argazkia: Robert Couse-Baker).
Ostiralero bezala , Mikel Bujanda izan da gaur Hizpidea magazinean Nafarroa Garaiko kronika egiten. Alabaina, oporrak tartean izan direlarik, aste honetako kronika egin beharrean, azken hamabostaldiari dagokiona egin digu Euskalerria irratiko kazetariak. Gai asko jorratu du Mikelek bere kronikan. Honako hauek, nagusiki: panorama politikoan, Nafarroako Gobernuan diren alderdi aurrerazaleek zenbait gairi […]