Ostiralero bezala , Mikel Bujanda izan da gaur Hizpidea magazinean Nafarroa Garaiko kronika egiten. Alabaina, oporrak tartean izan direlarik, aste honetako kronika egin beharrean, azken hamabostaldiari dagokiona egin digu Euskalerria irratiko kazetariak. Gai asko jorratu du Mikelek bere kronikan. Honako hauek, nagusiki: panorama politikoan, Nafarroako Gobernuan diren alderdi aurrerazaleek zenbait gairi buruz lortu duten adostasun maila handia. Izan ere, PSNk azken bolada honetan bat egin baitu agintean dauden lau alderdiekin gai askotxotan. Langabeziaren datu positiboak ere eman dizkigu Mikelek. Mila langabe gutxiago omen daude Nafarroan une honetan. Gizarte arloan, Jondone Mikel aingeruaz sortu den polemikaz ere jardun du. Eztabaida handia dabil ea harrera ofizialik egin behar ote zaion eliz sinboloei berez laikoak beharko luketen erakunde ofizialetan. Azken atalean, San Ferminetako kartel lehiaketaz eta datorren larunbatean Bilbon izango den Joxemiel Bidador pastoralaz aritu zaigu Euskalerria irratiko lankidea.
Honekin lotuak
-
2010/12/14
SOLAS GIROAN: ENHEren formazio ikastaroa
-
2012/01/26
IBAIZABAL: Hegoamerikako berriak
-
2012/07/16
IBAIZABAL: Udako Unibertsitate Bolibartara
-
2011/03/03
IBAIZABAL: Bilboko Aratusteak