Gutako gehienok besterik uste badugu ere, kimikak eta arteak lotura estua dute batak bestearekiko. Margolari batek edo zizelkari batek artelan bat egin behar duelarik, oso kontuan hartzen du zer-nolako euskarri, lanabes eta pinturak erabiliko dituen, material horiek beren artelanaren iraupena, sendotasuna eta ikusgarritasuna bermatuko dituztelako, besteak beste. Bestalde, denok jakina […]

Astero legez, aste honetako ARGIA astekariak asteon zer eduki daukan, zer albiste eta elkarrizketa dakarren jakin nahi izan dugu eta horretarako bertako kazetaria den Lander Arbelaitzengana jo dugu. Eduki guztietatik hiru azpimarratu ditu Bilbo Hiriaren ohiko kolaboratzaileak. Lehen-lehenik, aste honetako gai zentrala osatzen duen erreportajea jorratu du, “Gure eguneroko pozoiak“, […]

Kimika zientifikoaren hastapenak nolakoak izan ziren jakitearren, Jon Mattin Matxain kimikari kuantikoarengana jo dugu. Kimikaren definizioa emango digu lehendabizi, geroxeago kimika arloan denboraren poderioz sortu diren diziplina berrien sailkapena egingo digu, eta handik aurrera kimikaren historia azalduko digu, Lavoisierren lehen urratsetatik hasi eta kimika kuantikoraino. (Argazkia: Robert Couse-Baker). https://bilbohiria.com/docs2/2016/zientzialari/160407z18kimikaren_hastapenak_jon_mattin.mp3 Deskargatu […]

Gotzone Barandika kimikan doktorea dugu eta, EHUn irakasle aritzeaz gain, ikerlan ugari eginak ditu kristalografiaren arloan. Gaurko saioan atomoak elkarren artean nola antolatzen diren azaltzen hasi zaigu, berak ohi duen didaktismoaz. Hortik abiaturik, solido kristalinoak hartu ditu aiputan eta, haien definizioa egin ondoan, eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun solido kristalino arruntenen […]