Hamabostean behin Ibaizabal magazinerako prestatzen duen kronikan Zubilletako dorretxeaz hitz egin nahi izan digu gaur Gotzon Hermosilla kazetariak. Barakaldoko EH Bildu alderdiko kideek salatu dutenez, badira zenbait urte aspaldiko dorretxe eder hau gure ondareko elementuen artean ofizialki izendatua dagoela, baina, hala eta guztiz ere, Barakaldoko Udalak ez du zirkinik ere egin bera behar den bezala zaindu, babestu eta mantentzeko. Gotzonek aitortu digunez, dorretxearen egoera guztiz penagarria da, bertan behera lagata eta erdi jausita dagoenez gero. Ez ei da Barakaldon ondarea horren gaizki zaintzen eta babesten den kasu bakarra. Lutxanan garai bateko ingeniari ingelesentzat eraiki ziren txaletak aipatu dizkigu Gotzonek horren adibide gisa.
Honekin lotuak
-
2023/10/23
Azaroaren 10ean hasiko da Zinebi