Egunotan jakin dugunez, Bizkaiko Entzutegi Probintzialak atzera bota du joan den irailean egindako epaiketaz Bilboko Hirugarren Zigor Auzitegiak ezarritako sententzia. Horren ondorioz, Kukutzari beren atxikimendua eta elkartasuna adierazteagatik kondenatu zituzten hemeretzi gazteetarik hemezortzi absolbitu dituzte eta bakar bati lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote. Hori dela eta, auzipetuen abokatua den Iñaki Carrorengana jo dugu, epai berriaren gorabehera guztiak ezagutze aldera. Horrezaz gainera, Kukutzak bizirik egon zen bitartean Bilboko dinamika kultural eta sozialari ekarri zizkion onurak aipatu dizkigu bokatuak.
HIZPIDEA: Kukutzako auzipetuen abokatuarekin hizketan

