IBAIZABAL: Ane Zabala kazetaria Bilbo Hiria irratian hasi da lanean

Ane Zabala bilbotar kazetari ezaguna Bilbo Hiria irratian hasi da lanean. Xabier Lauzurika eta Mieltxo Monforten ezusteko heriotza tristeak gure irratiaren lantaldea berritzera behartu gaitu ezinbestean eta Ane Zabalak, hein batean, hutsune hori betetzen lagunduko digu gaurgero. Ibaizabal magazinean, ongietorri ofiziala emateaz gain, entrebista bat egin diogu berari, gure entzuleek hobeto ezagutu dezaten eta, bide batez, bere lan ibilbidea konta diezagun. Hamaika urte zituela, mikrofono baten aurrean erdi jolasean jarri zen egun hartatik orain Bilbo Hiria irratira etorri arte, bide luzea egin du Anek komunikazioaren arloan, irratigintza ez ezik, kazetaritza idatzia eta telebista ere jorratu dituelako. Zenbat Gara elkartea eta Bilbo Hiria irratia osatzen dugun lankide guztiok pozarren ematen diogu ongietorria lehendik ere etxekoa genuen Ane Zabala lagunari, bai baitakigu lan ederra egingo duela, Bilboaldeko euskaldunek irrati eredu egokia eta atsegina izan dezaten. Ongi etorri zeure etxera, Ane!

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: "Izena eta izana ezbaian. Gida praktikoa"

al. Mai 2 , 2016
Bilgune Feminista eta Emagin elkarteek, elkar hartuta, gida praktiko bat eman dute ezagutzera neska eta mutilen izenei buruz. Gida horretan gogor kritikatzen da Euskal Herrian neskak eta mutilak izenaren aldetik bereizteko aspaldidanik dagoen joera. Garai batean, eliza katolikoak ezarri zuen bereizkuntza hori, mutilei santuen izenak emanez eta neskei, berriz, birjinenak. […]

Honekin lotuak