Txiki Muñoz ELA sindikatuko idazkari nagusiarekin mintzatu gara gaur goizean Hizpidea magazinean Maiatzaren Lehenaren ajearen ostean. Jon Sanchez kazetariak egindako galderen haritik, ELAko idazkari nagusiak banan-banan aletu du gai mordoxka bat: langabezia eta prekarietatea, sindikalgintzaren erronkak eta, oro har, langileen mugimenduari dagozkion gaiak. ELA Hego Euskal Herrian errealitate sendoa dela adierazi du berak. Adibide gisa, Nafarroa Garaian ordezkaritza sindikalaren % 22 duela aipatu digu Txiki Muñozek. Bestalde, Urkulluren lan politikari eginiko kritika zorrotza berretsi du, sindikatuaren ustean, Eusko Jaurlaritzak ortodoxia neoliberala baitarabil bere lan politikan. Gainera, Eusko Jaurlaritzak patronalaren aldeko jokoa egiten du, sindikatuak errealitatetik kanpo daudela eta maximalistak direla esanda. ELAn argi daukate gobernuetatik urrun egon behar dutela, langileen interesei benetan erantzungo badiete. Txiki Muñozek azken puntu batean aipatu du ELAk ez duela autogobernuan sinesten, negoziazio kolektiboen bitartez aberastasuna behar bezala banatzeko aukerarik egon ezik.
Honekin lotuak
-
2014/03/31
IBAIZABAL: Iberdrolaren Akziodunen Batzarra
-
2010/05/31
Piperpolis: Albokak 2.1
-
2014/10/14
ASTE HONETAN, ZER?