Badakizu “Mariñelaren zai” kanta (Sorotan Bele) ” Wily O´Willbury” herri-kanta eskoziarra dela? Gaur gurean, bertsioak :Gorka Urbizu Vs Lou Reed; Zea Mays Vs Mikel Laboa; Mikel Errazkin & Ane Irazu Vs R.Ordorika; PiLT Vs Oskorri; Su Ta Gar Vs Mikel Laboa; biniloaren atalean, Adela Ibaberen istorioa ezagutuko dugu Oskorrirekin. Egurreee!!
Kataluniako egoera-sozio-ekonomikoaren berri ekartzen digu hamabostean behin Aritz Galarraga kazetariak. Oraingoan bi gai jorratu ditu, nagusiki: alde batetik, Espainiako eta Kataluniako legeen arteko talka etengabea eta, bestetik, bertan Espainiako hauteskunde orokor errepikatuak direla bizi duten giroa. Lehen gaiari dagokionez, Aritzek azpimarratu du Espainiako Autzitegi Konstituzionalak berez eta berariaz deuseztatzen duela […]