Uribe Kostako zenbait herritan erabakitzeko eskubidearen gaineko herri galdeketa egingo dute 2017ko apirilean. Hain zuzen ere, Barrikan, Lemoizen, Urdulizen eta Sopelan egingo dira aipaturiko galdeketak. Ordura arteko urrats guztiak emateko eta bide horretan atxikimendu gehiago lortzeko, Batzorde Sustatzailea eratu dute antolatzaileek, pentsaera eta joera anitzeko partaideak biltzen dituen batzordea, hain juxtu ere. Batzorde Sustatzaileko kide den Iñigo Urrutiak datu eta iritzi interesgarriak eman dizkigu gaurko saioan Uribe Kostan egiten diharduten lanaz.
HIZPIDEA: Uribe Kostako herri galdeketak abian

