Joan den astean hedabide guztiok hots handiz zabaldu genuen berria: Berriatuako Atxurra haitzuloan garrantzi handiko labar pinturak aurkitu ditu arkeologo talde batek. Talde horren buru den Diego Garate arkeologoak azaldu digunez, Goi Paleolitoko 70 irudi dira orain arte aurkitutakoak, baina askoz gehiago izan daitezke, barnera sartu diren lau aldietan kobazuloaren heren bat ikuskatzeko aukera baizik ez baitute izan. Dirudienez, duela 14.000 urteko labar artean ohikoak diren animaliak ageri dira aurkitu dituzten 14 paneletan (bisonteak, zaldiak, oreinak, ahuntzak, …), baina baliteke bestelakorik ere izatea tartean. Irudi kopuruari dagokionez, Atxurra bide da irudi gehien biltzen duen Euskal Herriko haitzuloa, Diego Garate arkeologoak esan digunez.
Next Post
IBAIZABAL: Musika Bulegoak Euskal Herriko musika sektorearen argazkia egin digu.
al. Mai 30 , 2016
Honekin lotuak
-
2012/06/29
IBAIZABAL: Nafarroako berriak
-
2012/11/09
IBAIZABAL: Argia astekaria (2344. zenbakia)