Mikel Bujandak, Euskalerria irratiko kazetariak, Nafarroa Garaiko kronikan hauteskunde giroaz aritu da. CIESek emandako datuen arabera,abenduan ateratako emaitza berak errepikatuko liratekeela dio inkestak. UPN-PPk bi eserleku lortuko zituen Madrilen, baina Ahalduguk eta PSOEk bat lortuko luke, abisua ere bota digu CIESk ez du beti asmatzen. Baina Iruñean hasi dira botoak ematen, izan ere festa nagusiko suziria nork sutuko duen erabaki behar dute. Aurten udalak prozesu parte hartzailea ireki du eta hiritarrak izango dira erabakia hartuko dutenak. Sei dira proposamenak, bost elkarte eta pertsona partikular bat. Bukatzeko Osasuna futbol taldeak jokatu behar duen partida garrantzitsuaz aritu da, izan ere irabaziko balu lehen mailara bueltatzeko aukera izango luke, hori horrela osasun finantzari osasuntsuagoa litzateke.
Deskargatu hemen.