Ostiraletan egiten dugun legez, Euskal erria irratiko Mikel Bujandak Nafarroako kronika hurbildu digu. Hauteskundeak ekainak 26an izan baziren ere oraindik zer esana ematen ari dira emaitzan Nafarroa aldean. Bestetik bueltan da berriz Ikurriñen afera. Herenegun, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak debekatu egin zuen udalek ikurrina festetan modu ofizialean jartzea, eta, atzo, […]

Astero Euskalerria irratitik egiten digun kronikan Mikel Bujandak Nafarroa Garaian nagusi diren hauteskunde eta festa giroak nabarmendu nahi izan ditu. Hauteskundeei dagokienez, lehia bizia dago alderdien artean bertan jokoan dauden bost parlamentari eserlekuetako bakoitza zeinek bereganatuko duen. Hori dela eta, bateko eta besteko politikarien bisita azkarrak ugaldu dira azken egunotan, […]

Mikel Bujandak, Euskalerria irratiko kazetariak, Nafarroa Garaiko kronikan hauteskunde giroaz aritu da. CIESek emandako datuen arabera,abenduan ateratako emaitza berak errepikatuko liratekeela dio inkestak.  UPN-PPk bi eserleku lortuko zituen Madrilen, baina Ahalduguk eta PSOEk bat lortuko luke, abisua ere bota digu CIESk ez  du beti asmatzen. Baina Iruñean hasi dira botoak […]