HIZPIDEA: Euskal Herriko hiri ereduak

Errepaso eta azterketa interesgarria egin digu gaurko saioan Unai Fernandez de Betoño arkitektoak Euskal Herriko bost hiri nagusien hirigintza ereduaz. Bilbotik hasita, nazioartekotzen ari dela eta, horrenbestez, hiriaren ikusgarritasuna eta elitizazioa gertatzen ari direla azpimarratu du. Gasteizen kasuak badu zerikusirik Bilborekin, Unairen ustez, baina auzo gehiegi eraiki dira bat-batean. Donostian turismoaren gorakada daukagu, hiria sofistikatzea eta garestiago bihurtzea ekarri duena. Ez da erantzunik falta, ordea, eta Gipuzkoa Zutik herri mugimendua horren adibide dateke. Iruñeak Gasteizkoaren antzeko hazkundea izan du azken urteetan, baina, hark ez bezala, Iruñeak ez ditu ondoko herriak bereganatu. Baiona Ipar Euskal Herriko kostalde osoan gertatzen ari den fenomenoaren barruan kokatu du Unaik: merkatalgune, golf zelai, urbanizazio eta etxetxoen ugaltze neurrigabea.

Deskagartu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: Ekonomia hauteskunde garaian

al. Eka 13 , 2016
Ekainaren 26an Espainiako Gorteetarako hauteskundeak izango direla eta, oraingoan ekonomiak eta hauteskundeek elkarrengan zenbaterainoko eragina duten aztertu nahi izan dugu Joseba Barandiaranen laguntzaz. Haren ustean, ukaezina da eragina. Hauteskundeak datozelarik, zalantza giroa sortu ohi da eremu ekonomikoan eta horrek berez dakar ekonomiaren moteltzea eta geldotzea, etorkizun ezezagunak beldurra sorrarazten duelako. […]

Honekin lotuak