IBAIZABAL: Harrapazank aisialdi zirkuituaren azken emanaldiez, Itxaso Paiarekin

Bilboko Harrapazank aisialdi zirkuituaren 10. edizioa bukatzear dago baina oraindik ekitaldi batzuk geratzen dira. Topaguneko Itxaso Paia antolatzaileak eman dizkigu honen inguruko xehetasunak. Harrapazank eszena lehiaketaren finalak asteburu honetan, martxoaren 28an eta 29an izango dira, hurrenez hurren, junior eta senior mailen irabazleak aukeratzeko galak hain zuzen ere.  Horrez gain, aurten estreinakoz egin den Lonjazank abian dago, apirilaren 25ean Bilborock aretoan finala izango duen Bilboko gazteen lonjen arteko lehiaketa. Astelehenean eta asteazkenean Bilbo Hiria Irratian izango dira Irrati Tailerrak…

 Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Korrika gaur Barakaldon

ar. Mar 24 , 2015
Korrikaren 19. edizioa aurrera doa eta gaur Bizkaian izango dugu bigarrenez, Barakaldon hain zuzen arratsaldeko 17:25ean sartuko da, Erandiotik etorrita eta “gasolinoz” itsasadarra zeharkatuta. Horren inguruan, hainbat ekitaldi ari dira egiten egunotan, Gotzon Hermosillak kontatu zigun atzo Korrika nola iritsiko den eta Ezkerraldean zer egingo duen, horren inguruko ekitaldi ugari […]

Honekin lotuak