Hezkuntza Plataformen Topaguneak dei egin du martxotik ekainera arte egingo dituzten zenbait kanpo ebaluaziori planto egitera: bai Heziberriren eta LOMCEren ezarpenaren ondorioz egingo dituzten ebaluazioei; baita PISAko probei ere.Hezkuntza Plataformen Topaguneak dei egin du martxotik ekainera arte egingo dituzten zenbait kanpo ebaluaziori planto egitera: bai Heziberriren eta LOMCEren ezarpenaren ondorioz […]

Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak LOMCE aplikatzen jarraitzen dutela salatzeko planto eguna deitu du Hezkuntza plataformak.  Karmelo ikastolako Olatz Egiguren izan da gurean, gaur eguneko egoeraren berri ematen. Maiatzean zehar  LOMCEren araberako 4 azterketa egin beharko dituzte ikastetxeetan; Lehen Hezkuntzan: 3. eta 6. mailan , DBHn: 4. Mailan eta  Batxilergoan […]

Zalantzaz beterik hasi da ikasturte berria. Hauteskundeak datozela argi mintzatu dira Hezkuntza plataformen topagunetik ‘Eusko Jaularitzak LOMCE aplikatzen ari da Heziberri aitzakian’. Datorren urtea hezkuntza akordioen aroa izan behar duela aldarrikatu dute. Alderdi politikoei argi eskatu diete LOMCEren aurka egitea. LOMCEri planto egiten jarraituko dute eta Urriaren 22an jardunaldiak antolatu […]

Filosofia irakaslea dugun Oihana Amezkuak gaurko Hizpidean esan digunez, LOMCE legearen aplikazio kamuflatutzat hartzen duen Heziberri planak hautazko irakasgai bilakarazi nahi du filosofia. Pentsamenduaren inguruko irakasgai hau derrigorrezkoa izan da orain arte, batxilergo espezialitate guztietako ikasleek ikasi beharra zutena. Aurrerantzean, ordea, ikasle bakoitzaren hautua izango da filosofia ikasi ala ez. […]

Datorren larunbatean, hilak 28, eta Hezkuntza plataformen topaguneak deitua, LOMCEren aurkako mobilizazioak izango dira Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, “Inposiziorik ez. Guk orain, hemen, gure hezkuntza eraiki” lelopean. Hezkuntza plataforma horretan irakasle, ikasle eta gurasoek parte hartzen dute, Leire Zelaiak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151126hizpidealeirezelaiahezkuntzaplataformentopagunea.mp3  Deskargatu hemen

Gaur, Bizkaiko Gurasoen Elkarteko (BIGE) Irune Uria teknikariaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. Oporrak ate joka daude gure eskoletako haur eta irakasleentzat eta giro nahasian amaitu da kurtsoa, Eusko Jaurlaritzak 3. mailako azterketaren proba derrigorrez egiteko aukeratuak izan ziren zentruen jarrera irmoarekin. Uda ondorenerako EAEko administrazioari eskatzeko […]

“Maroto efektuaz” hitz egin daitekeela ematen du, PPren emaitza orokor kaskarrak gorabehera, Gasteizko alkateak hauteskundeetan lortutako arrakasta ikusita. Asier Garcia Gasteizko berriemailea gai horrekin hasi da. Gero, Errekaleorreko kaleratzeak, Gasteizko gurasoak LOMCEren aurka, eta Mikel Landaren garaipena aipatu ditu. Bukatzeko, Agenda komentatu du Asierrek. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150527solasasiergarcia.mp3 Deskargatu hemen

Hauteskundeen emaitzen azterketa dakar Argia astekariak bihar kioskoetan izango dugun 2463. zenbaki honen azalean. Unai Brea erredaktorearekin hori eta zenbakiak dakartzan beste gai batzuk aipatu ditugu: Erdiko Kaieran Literatura Irakaskuntzan, eta irakaskuntzarekin jarraituta, EHIGEko Lurdes Imaz elkarrizketatu dute. Bukatzeko, Termometroan agertzen den Guztion greba artikulua komentatu du Break, greba orokorraren […]