Azken bolada honetan, azkar, oso azkar doa egoera politikoa Hego Euskal Herrian: Aieteko Konferentzia, ETAren komunikatua, erreakzioak, Amaiur, politikarien mugimenduak eta gehiago aztertu ditu Patxi Gaztelumendik. Horrekin jarraituz, aste honetako “festa berezia” ere izan du hizpide, Gernikako Estatutuaren 32. urteurrenarena alegia: Patxik, Estatutu hori aztertzeaz gain, Gernikan bertan asteartean izandako Herri eskolak komentatu ditu.
Next Post
IBAIZABAL: Prest aldizkaria (118.a)
az. Urr 26 , 2011
Urriari dagokiona eta azalean Iñaki Urrutia aktore eta irakaslea: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Horrez gain, Deustuko Unibertsitateko argilunak, Katamalo edo Bilbao Unanue margolaria izan dituzte aztergai. Eta, Lur Mallea Deustualdeko Prest aldizkariko zuzendariak kontatu digunez, ohiko atalak: Gurera etorriak, Inkesta… DESKARGATU HEMEN!!!!!
Honekin lotuak
-
2011/02/14
IBAIZABAL: Mundu arabiarra aztergai
-
2014/12/17
ASTE HONETAN, ZER?
-
2014/11/13
ARTAYORRAN: 200.SAIOA,ESKEAN KRISTO
-
2024/04/26
Iparragirreri omenaldia Kantabrian
