Gaur irratia txerriz beterik egon da eta gauzak hasieratik ondo (eta ez presaka eta halan-holan) egin behar direla ikasi dugu eurekin. Ipuina ezaguna egiten zaigu, ezta? Txerrikumeak eta otsoa… Eta eraikuntzarako osgaiak dira ipuin ezagun honen protagonistak.
81 amomarengandik (edo amama, edo amonarengandik… ) omen gatoz, teoria Oteiziarraren garaiko interpretazioak gorabehera. Izan 81 edo ehun eta laurogeita hamaika, Gustave Courbeten “Munduaren jatorria” margolana oroitzea besterik ez dago oteiziar jarri eta munduaren ikuskera serial hau berehala ulertzeko. Ezinbestean beste norbaiten barnetik gatoz. Barru eta kanpo, atze eta aurre, […]