Bildutako dirua baino gehiago gastatu dute aurreko urteetan Madrilek eta Lisboak, eta Bruselak uste du Madrilek aurten ere bide beretik jarraituko duela, defizit helburua bete barik. Abisuaz gain, baina, bi herrialdeak zigortzeko prozedura ere ireki du Europako Batzordeak. Joseba Barandiaran ekonomialariak egoeraren azterketa egin digu. Espainiak, %5,1eko defizitarekin itxi zuen joan den urtea, Europar Batasunarekin hitzartutakoa baino bederatzi hamarren gehiagorekin.
Gasteizko epaitegi batek Kutxabanken kontra ebatzi du, kontu korrontean dirurik ez zuen pertsona bati 30 euroko komisioak kobratzeagatik. Horrela, zenbaki gorrietan direnei jarritako komisioak kendu ezean, egunero 1.000 euroko isuna pagatu beharko du. Jose Luis Segura EKA kontsumitzaile elkarteak kideak gogoratu digu pagatutakoa itzultzeko eska dezaketela. https://bilbohiria.com/docs2/2016/hizpidea/160711_hizpidea_joseluissegura.mp3 Deskargatu hemen.