Beste bala bat prestatu dugu Kirol Eskirol saioan, Bilbo Hiria irratiak duen kirolaren lubakian. Kirola eta euskara edo euskara eta kirola gaia aztertu dugu wikipedia bizia den kazetari handiarekin: Pedro Mari Goikoetxearekin Tertulia bizia, musika eta kolaboratzaile-sarearen ekarpenak (Iker Gurrutxaga eta Vitor Beaskoetxea) ditugu entzungai, elkarrizketa mamitsuen laguntzaz ( Union Tutera eta Danel Abando).
Bilboko Konpartsak gaur goizean adierazi dute 2022ko jai-urtea Nagusia* egitea erabaki dutela. Azken bi urteotan ezohiko egoera bizi izan dugu eta horri buelta emateko asmo sendoa dutela azpimarratu dute “Irria, poztasuna eta jaiak berreskuratzeko urtea da aurtengoa, horrexegatik 2022a Nagusi* egingo dugula”. Konpartsok irailean hasi gien aurtengo Aratusteak, Txosnaganerako mendi-martxa, […]