Azkenaldion lur jota dago Puerto Rico irlaren ekonomia, eta, ordainketei aurre egin ezinik geratu aurretik, azken egunotan Promesa legea sartu du indarrean AEBetako kongresuak. Irlak, denetara, urtebeteko BPGren besteko zorra du, 70.000 milioi dolarrekoa, eta, 2.000 milioiko zati bat bernegoziatzearen truke, AEBek irlaren erabateko kontrola hartu dutela salatu dute independentziaren aldeko sektoreek. Kasua aztertu dugu Jabi Zabala lankidearekin baina, egungo porrot ekonomikoaz gain, urrunago joan da gure azterketa, apenas ezagutzen baitugu garai batean Euskal Herriari oso lotua egon zen Espainiaren azken kolonietako honen historia. Gurean dugun ezagutza falta horren zergatia AEBekiko menpekotasun harremanari egotzi dio Zabalak (argazkia: Joe Shlabotnik).
Deskargatu hemen.