Denetariko ekitaldiak Aste Nagusian ALGARA konpartsaren eskutik

Algara konpartsak Aste Nagusiko programazioa osatu du, egunez zein gauez izango diren ekitaldiz osatutako kartel potoloa antolatu du. Aste osoan ohi bezala, dantzari, euskara ikasleei, Ipar Euskal Herriari, bertso eta trikitixari eta haurrei eskainitako egunak izango dira ALGARAren txosnan.

Larunbatean hasiko den Aste Nagusirako programazioa aurkeztu nahi dizuegu, egunez zein gauez hamaika ekitaldi izango dira, adin eta gutu guztientzat.

Euskara ikasten ari direnen eguna urtero Aste Nagusiko astelehenean ospatzen du Algarak eta, aurten, paella lehiaketaz eta jokoez gain, antzerkia izango dute Gilkitxaro antzerki taldearen eskutik, bazkaldu aurretik zein ondoren. Gilkitxarok bi antzezlan eskainiko ditu, eguerdian ‘8, begi’ lau dimentsioko komeria eta bazkal ostea ‘Off the record‘ ukitu absurdoz beteriko komedia beltza.

Aurten trikitixa eguna oso berezia izango da, Kepa Arrizabalaga pandero jotzaileari egingo baitzaio omenaldia. Erretiroa hartuta dago Isukitzekoa, baina ALGARAkoek gogora ekarri dute behar dugu urte mordoa eman dituela Aste Nagusian txosnara urtero-urtero etortzen, Robertorekin eta euren eskolako ikasleekin, triki eta bertso eguna eta urtean zeharreko beste hainbat hitzordu girotzera.

Azteazkenean Iparralde egunean Aire ahizpen hitzaldi musikatua eta bazkalosteko kantaldia izango ditugu, Elkartasunerako aukera izango dugu, bazkariko zikiro-jate gozoa Ziburuko Kaskarotenea ikastolaren aldekoa izango baita.

Euskal hedabideen presentziari eta elkarlanari babesa eman dio azken urteotan Algarak eta, aurten ere egunero goizeko 12etatik 14etara zuzeneko irrati saioa egingo dute elkarlanean Bilbo Hiria irratia, 97 irratiak eta Uriola.eus agerkari digitalak. Asteartean, bestalde, Uriolaren aldeko sardina-jana izango da bertan, 19:00etan.

Haurrentzako ekitaldi ugari izango dira ALGARAren txosnapean, izan ere, Zaparrada Haur konpartsaren ekitaldi batzuk bertan burutuko dira: kalejira, ipuin kontalaria, ogi tailerra, soinu tailerra, disko festa, Zaparrada bazkaria eta Zirtaka antzerki taldearen “Zu eta ni sudurluze bi” antzezlana.

Gaueko kontzertuak
Gauez ere kontzertu eta DJekin musika mordoa izango dute: Bilbomatiks, North East Ska Jazz Orchestra, Akatz, Gansos Rosas, Bon Scott Revival Show, DJ Makala, Niña Coyote eta Chico Tornado, Eskean Kristö, Sermonds Rock Taldea, Itziarren Semeak, The Soulbreaker Company, Joseba Irazoki eta lagunak, Fundación Tony Manero, Mamba Beat, DJ Balpore’s (Balpores Didier Jacques), DJ Bull… Algara konpartsatik gogorarazi dute bertan, eta beste txosna eta guneetan antolatzen diren ekitaldiak txosnek emandako diruekin ordaintzen direla, eta lelo honekin txosnen garrantzia aldarrikatu dute: “Jai herrikoiak gozatu eta bultzatu… Eta txosnetan eskatu”.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Aste Nagusiko txupinera eta pregoilaria ezagutzen

og. Abu 18 , 2016
Lehengo astean aurtengo Aste Nagusiko txupinera eta pregoilaria aurkeztu zituen Bilboko Jai Batzorde mistoak. Txupinera Gisèle Felli Gorritxo izango da, Komantxe konpartsako kidea, eta pregoilaria Patxo Telleria aktore eta antzerkigile bilbotarra. Gisèle iaz elkarrizketatu genuen, Komantxe konpartsako kide moduan, eta Patxo, berriz, 80. hamarkadaren erdialdera hasi zen antzerki eta telebistako […]

Honekin lotuak