Bilboko bilgune feministako Maitane eta Hegoa izan dira gurean. Udan Euskal Herriko hainbat festatan gertatutakoaz mintzatu gara. Bilboko mugimendu feminista ezberdinak abian jarritako lanak kontatu dizkigute. Beldurra lekuz aldatzeko garaia dela gogora ekarri digute, denok baitugu jaiak askatasunez eta berdintasunez bizitzeko eskubidea.
Elkarrizketa egin eta minutu gutxira jakin dugu, hala ere, larunbat gauean erasoa gertatu zela, festaren lehen orduetan. Elkarretaratzea egin da gaur arratsaldean Arriaga antzokiaren atarian. Erasoen aurkako leloak eskutan, herritar mordoa izan dira protestan. Bertan izan da Marijaia ere. Gauerdian manifestazioa egingo dute, beltzez jantzita, Azaroak 25 plazatik abiatuta, eta konpartsa guztiek protesta burrunbatsua egingo dute. Bilboko udal ordezkariek bat egin dute Konpartsen deialdiarekin.
Deskargatu hemen.